UBIQUITy

Estiloen gainetik musika ona maite dutenek kontutan eduki beharreko zigilua da Ubiquity. EEBBetako San Francisco hiria gotorleku badu ere ia mundu kapitalista osora zabaltzea lortu du eta hori katalogoan eskeintzen duen musikari esker izan da, besterik gabe. Maila altuko musika elektronikoa, soula, funkia, hip-hopa eta latin-jazza maite dutenentzat.

Hamar urte bete dira Ubiquity disketxeak bere lehen diska kaleratu zuela eta denbora luze honetan zigilua haunditu eta dagoeneko musika onaren maitaleentzako klasiko bilakatu diren talde, abeslari eta diska ugari kaleratu ditu. Disketxearen filosofia argia izan da hasieratik, "maite dugun musika kaleratu eta banatzen dugu soilik. Horregaitik gure diskekin gustora ez bazara geratzen; bai diskak akatsak dituelako edota bertan jasotzen den musika gustokoa ez duzulako, diska itzuli eta beste batengatik ordezkatuko dizugu". Ubiquity-ren garantia da hori.

Hamar urte hauetan zehar asko haunditu da disketxea eta dagoeneko hainbat azpizigilu ditu. Ubiquity-k berak bereziki hip-hop eta dantza erritmoak kaleratzen ditu bereziki, esperimentaziorako musikak dute hemen beraien txokoa.

CUBOP izeneko azpizigiluan berriz Latin-Jazz doinuak dira nagusi; diska berriak zein zaharren edizio berriak. Francisco Aguabella, Bobby Matos, Papo Vazquez edota Pucho and His Latin Soul Brothers bezalakone txokoa da. Erritmo beroak.

LUV N´ HAIGHT izena du Ubiquity-ren beste altxorretako bat. Soul eta funk doinuei zuzendutako zigilua da honako hau eta bereziki genero hauetako diska ilun, lortzeko zailak eta oso bereziak direnen edizio zaharrak berreskuratzen ditu. Altxor hauen artean aurki daitezke Mike James Kirkland (Marvin Gaye-ren estiloan), The Pharaohs edo Johnny Lewis Quartet bezalakoak. 70 hamarkadako afro orrazkeren maitaleentzat bereziki.

Beste azpizigilua bereziki DJ, produktore eta musika egileentzat zuzendutako adarra da; BREAKS & BEATS izenpean, zure musika egin dezazun oso lagungarri izango zaizkizun erritmoak eta soinu efektoak jasotzen dituen materiala.

COOKIN´
Aparteko aipamena merezi du gure ustez COOKIN´ izeneko azpizigilua. Honetan Hip-Hop eta Jazzaren arteko uztarketa bilatu da eta baita lortu ere. Ez da berria estiloen nahasketa hau bainan Cookin´-en oso emaitza eta soinu bitxia lortu dute. Batetik erritmo kaxak eta sanplerrak erabiltzen dira eta bestetik zuzeneko musikarien instrumentazioa nahasten da. Hau da, hip-hop baseekin batera saxoa edo beste instrumentua jotzen duen musikaria adibidez, basea grabatzen den bitartean zuzenenan jotzen duena (Greyboy-ren baseak eta Karl Denson-en saxoa adibidez edota The Rhythm Section taldearekin batera Jacko Peake-ren txirula eta saxoa). Hauetako grabazio asko zuzeneko emanaldietatik jasotakoak dira horrek ematen dion inpribisazio eta freskotasunarekin. Bikaina.
SOUND SYSTEM